Triman Navarrak agur play offei

Guaixe 2012ko maiatzaren 29a

Ohorezko mailako ligako titulua erabakitzeko play offak jokatzen ari dira. Lehendabiziko arerioa Inter Movistar zuen Triman Navarra Xotak. Iruñean jokatutako joaneko partida penaltyetan galdu eta gero, larunbatean Alcalá de Henaresen jokatutako itzuliko partida ere galdu dute irurtzundarrek, gol sorta ederra jasoaz 7-2. Hortaz, play offei eta denboraldiari agur esan dio Triman Navarrak.