Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak 2012ko Iratxo Botxa Txapelketa hartuko du. Botxa petanka antzeko joko tradizional bat da, Irurtzunen zaletasun handia duena. Hain zuzen ere urtero botxa txapelketa antolatzen dute eta udan txikiendako ikastaroa, jolasaren nondik norakoak irakasteko. Guztira 8 talde ari dira Irurtzungo txapelketan. A multzoan Lirainak, Asensio-Jose Jabier-Manolo, Tximeleta eta AHTrik ez!!!, eta B multzoan Tirillas, Pottokiak, Desesperados eta Xabier-Mikel-Felix. Partidak 15 tantora jokatuko dira, eta final laurdenetatik aurrera 20 tantora. Igandean hasi zen txapelketa, eta ekainaren 24an jokatuko da final handia. Igandean jokatutako partidan Lirainak taldeak 15-2 hartu zuen menpean Manolo-Asensio-Jose Jabier. Iaz Lirainak taldea izan zen txapelduna eta Tirillas txapeldunordea. Asteburuko jardunaldiaEkainaren 2an, larunbatean:19:00etan: Tximeleta - AHTrik Ez!!!20:15ean: Tirillas - PottokiakEkainaren 3an, igandean19:00etan: Lirainak - Tximeleta20:15ean: Desesperados - Xabier-Felix MikelBotxaPetanka antzeko jokoa da da. Botxan aritzeko gutxienez bi talde dira beharrezko, eta talde bakoitzean 3 jokalari. Parte-hartzaile bakoitzak 2 botxa edo egurrezko bola dauzka, eta helburua taldearen botxa horiek botxinatik - burdinazko bola txikitxoa, botxategian kokatzen dena - ahalik eta gertuen uztea da. Bere botxak botxinatik gertuen uzten dituen taldea izanen da irabazlea.