Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuzendaritzak langileen lan, soldata eta ordutegi baldintzen funtsezko aldaketa egin nahi du. Hau da, lan erreformako 41. artikulua aplikatu nahi du ostiraletik aurrera. Horregatik, aurreko ostegunetik mugagabeko greba egiten ari dira Inasako langileak. Enpresa batzordeko (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) buru Sergio Sueskunek (CCOO) azaldu digunez, "gu negoziatzeko prest gaude. Eta negoziatzeko aukera bat ikusi dugun bakoitzean bertan behera utzi ditugu greba deialdiak". Iritzi bera du Alfonso Torresek (Solidari), "hirutan esan digu gezurra. Mespretxatu gaituzte". Sueskunek salatu zuenez, aurreko ostiralean Nafarroako Lan Auzitegian aldeak deituta zeuden negoziazioekin jarraitzeko, "baina zuzendaritzako inor ez zen agertu", zehaztu digu. Enpresarena ez dela jarrera serioa nabarmendu Torresek. Fernando Carrionek (LAB) zehaztu du ordutik ez dela ezer mugitu. ProposamenaLAB ez beste, enpresa batzordea osatzen duten gainontzeko sindikatuek proposamen bat egin diote zuzendaritzari. Sueskunek azaldu digunez, "proposamen garrantzitsu bat dugu eta edozein momentutan haren gainean hitz egiteko prest gaude. Soldata jaitsiera handia eta baja boluntarioak proposatu ditugu". Torresek gaineratu duenez, "gobernuan eta lan tribunalean haren berri izan dutenean esan digute orekatua eta etorkizunekoa dela. Enpresaren egoera ongi irakurri dugula". Carrionek azaldu digunez, proposamenaren kontra daude enpresak egin nahi duenaren %80 onartzea delako. "Soldatak jaitsi, onura sozialak galdu eta ordu gehiago sartzea proposatu dute". Proposamen hori batzarrean onartu beharko litzatekeela eta langileak horren kontra daudela azaldu du LABeko kideak. SegurtasunaSindikatuek salatu egin dute zuzendaritzak kontratatu dituen 3 segurtasun agenteek "duten jarrera harro eta oldarkorragatik". Lantegian 45 urte lanean eman duten langile batzuek asteartean baja eman zuten, 41. artikulua aplikatuz eta lantegian 5 metro besterik ezin izan zuten mugitu, "agenteak" gainean zituztela. Enpresa batzordea lantegira sartzen den bakoitzean ere zaindari horiek gainean dituzte. Bestalde, astelehenean, lantegi kanpoko aldean jarritako kanpalekua kenarazi zuten, baina gobernu ordezkaritzarekin hitz egin ondoren berriro jartzea lortu zuten. Propio kontratatutako zaindari horiek, bestalde, pankartak kentzen aritu dira.SalaketaInasako zuzendaritzaren kontrako salaketa aurkeztu dute gaurkoan epaitegian, grebarako eskubidea urratzeagatik. MobilizazioakIrurtzun-Lan Departamentua bizikleta martxaGaragarzaroak 1, ostirala, 9:00etan Irurtzungo plazatik abiatuta. Eguerdian kontzentrazioa Iruñean. Inasa borrokan! Garagarzaroak 2, larunbata, 18:00etan Irurtzunen, manifestazioa.