Ortzadarraren zinta jaialdia Irurtzunen

Guaixe 2012ko ekainaren 1a

Herriko kultur alorrean lan egiten duten 12 talde eta kolektiboek jaialdi bateratuaeskainiko dute larunbatean. Jaialdiaren helburuetako bat da herriko hainbat esparrutan lan egiten duten herritarrei omenaldia eskaintzea. Foru plaza kolorez eta jendez beteko da 19:00etan; izan ere handik abiatuko da 170 antzezlez, dantzariz eta bestelako artistaz osaturiko kalejira alaia. Jaialdia 19:30ean hasiko da kiroldegian. Jaialdira bertaratzen direnek 11 saio ikusiko dituzte. Horietariko batzuk prestatzeko ahalegin berezia egin behar izan dute antolatzaileek, bertan parte hartu behar zuten pertsonen erritmo,  ahots eta dantzetara egokitzeko. Herritarren parte-hartzea, eta antzinako eta gaur egungo bizimodua, bi gai horiek emango diote lotura ikuskizunari. Antzerki Eskolak eta Antzezle Gazteak taldeek arilkatuko dituzte gai horiek, eskets edo antzezpen labur batzuen bitartez.Parte-hartzaileak: Irurtzungo talde eta kolektiboetan sarturik dauden 170 pertsona baino gehiagokparte hartuko dute jaialdian. Honako taldeotako kideak: Abesbatza, Antzerki Eskola, antzezle gazteak, Dantza Txiki Eskola, Djembre taldea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Gaiteroak, Galtzagorriak, Musika Eskola, Orritz Dantza Taldea, trikitilariak eta txistulariak.