DJ baratza lantzen

Guaixe 2012ko ekainaren 1a

Baratzak emanen badu, orain da garaia erein eta landatzeko. Hori dela eta, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskualdeko gazteei zuzendutako Dj ikastaroa antolatu du. 12 eta 15 urte bitarteko gazteek dute izena emateko aukera. Oskar Estangaren laguntzaz musika platerak prestatzen ikasiko dute. Aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, Irurtzungo Gazte Txokotik pasatzea besterik ez dute egin behar dute. Bestela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara hots egin behar da, 948 600 694 telefonora.  EgutegiaGaragarzaroak 8, ostirala, 20:00etatik 22:00etara.Garagarzaroak 15, ostirala, 18:00etatik 20:00etara.Garagarzaroak 20, asteazkena, 20:00etatik 22:00etara.Garagarzaroak 22, ostirala, 20: 00etatik 22:00etara.