Irurtzunek baditu txapeldunak

Guaixe 2012ko ekainaren 4a

Larunbatean C.D. Irurtzunek antolatutako Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Txapelketa martxoaren 16an hasi zen eta sei kategoriatan jokatu da, kanporaketa sistema bitartez. Guztira 96 biko lehiatu dira eta maila handiko partidak jokatu dira. Sari ematean Aspeko Jose Javier Zabaleta pilotari etxarrendarra izan zen, eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesus Maria Porron. Finalak: Benjaminak: Amezketa-Azpiroz (Irurtzun) 4 - Igoa-Mariñelarena (Aldabide) 16Kimuak: Oskoz-Mata (Oberena) 17 - Elzaurdia-Apezetxea (Umore Ona) 18Haurrak: Beraza-Mariezkurrena (Oberena) 12 - Salaberria-Alberdi (Erreka) 18Seniorrak: Armendariz-Irañeta (Irurtzun) 18 - Diaz-Etxamendi (Oberena) 22Kadeteak: Laso-Martija (Bi Aizpe) 18 - Larumbe-Aranguren (Huarte) 1222 urtez azpikoa: Loidi-Azpitarte (Añorga) 22 - Barandiaran-Santxez (Astigarraga) 12