Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren astea dute gaur Inasako langileek greban. Atzo goizean egindako batzarrean lanuzte mugagabearekin jarraitzea erabaki zuten langileek (96 alde, 48 kontra). Eta gaurko batzarrean aurrera begira landu beharrekoak zehaztu dituzte. Atzo arratsaldean Inasako enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) Industria kontseilari Lourdes Goikoetxea eta Enplegurako zuzendari nagusi Imelda Lorearekin bildu ziren. Gobernuko ordezkariek langileei eskatu zieten greba bertan behera uzteko, "zuzendaritzarekin negoziazioak errazteko". Lan auzitegian Inasako zuzendari Jorge San Migelekin bildu ziren. Azken horrek esan zien greba dagoen bitartean ez duela negoziatuko. LABeko Fernando Carrionek esan digunez, "aurreko esperientziek gezurra dela erakutsi digute". Izan ere, aurretik izan diren bi negoziazio saiakeretan, batean enpresak hanka egin zuen eta bestean ez zen agertu ere egin.