Moto-zaleen bilkura asteburuan

Guaixe 2012ko ekainaren 8a

Espaciobiker custom klub II. urteurreneko topaketa hartuko du gaurtik igandera Irurtzunek. Motorrean ibiltzea zaletasuna duten pertsonen elkartzetik sortu zen kluba duela bi urte, nahiz eta aurretik bakoitza urteetan aritu bidean. Ibilbideek eta gosariek elkartzera eraman zituzten. Asteburuko topaketarekin urteurrena ospatuko dute eta handik eta hemendik moto-zaleak etorriko dira Irurtzunera. EgitarauaGaragarzaroak 8, ostirala 19:00etan Udabeko Bentan harrera. 21:00etan Afaria eta lasaitasuna. 23:30ean Irurtzunera buelta (hotelera edo akanpadara)Garagarzaroak 9, larunbata9:00etan Izen ematea, tiketak eta jakien bilketa. 9:00etan Akanpada gunea zabaldu. 10:45ean Udabeko Bentan gosaldu eta Iruñerako bidea. 10:45ean Puzgarriak eta zezen mekanikoa. 12:30ean Familia argazkia Iruñeko udaletxean. 13:30ean Poteoa Rockefor Rock barrean eta Rudy Goroskietarekin argazkia. 15:00etan Plazaola Hotelean bazkaria. 17:00etan Buruhandi eta erraldoien konpartsa eta puzgarriak. 18:00etan Iruñerako bidea. 19:00etan Burlatako Black Rose tabernan poteoa. 20:00etan Irurtzunera buelta. 21:30ean Plazaola Hotelean afaria. 23:30ean Tock `n´guayren kontzertua eta zezen mekanikoa. 00:30ean Spartoren kontzertua eta oparien zozketa. 02:30ean Legez kanporen kontzertua. Garagartzaroak 10, igandea9:30ean Izen emandakoendako gosaria. 12:30ean Herri txistorrada eta heldu den urtera arteko agurra.