Motor-zaleak hartuta

Guaixe 2012ko ekainaren 12a

Asteburuan Espaciobiker custom klub II. urteurreneko topaketa hartu du Irurtzunek. Deialdiak 250 motor-zale erakarri zituen Zaragaoza, Ibiza, Bartzelona, Valentzia, Madril, Valladolid, Errioxa edota Capbretondik. Antolaketan ibili den klubeko kide Khakunek esan digunez, festa erabateko arrakasta izanda. Espaciobiker custom klubaren ernamuina duela 5 urte bilatu behar da. Orduan hasi ziren biltzen motor zale batzuk Udabeko bentaren inguruan. Kluba duela bi urte sortu zen, kideen arteko anaitasun-harremanetik. Pixkanaka haziz joan da eta dagoeneko 5 kapitulu edo talde ditu han-hemenka. Eta beste bi sortuko dira. Khakunek esan digunez, "dagoeneko talde garrantzitsua gara".