Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Inasako langileak Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (NEK) egoitzaren parean kontzentratu ziren. Langileek NEKi eskatu zioten Inasako zuzendaritza eta akziodunen praktiken kontra publikoki agertzeko, "lantokietan negoziatzeko prest dauden enpresariak behar dira, ez lantokien kontra joko dutenak". Enpresako zuzendaritzari etika falta izatea eta gezurretan aritzea leporatu zioten. Inasako arduradunei bere jarrerari gogor eustea eta negoziatzeko gaitasunik ez izatea leporatu zieten ere. Lan erreforma bere gordinean aplikatu zaiela salatu zuten atzo Inasako langileek. "Soldatak metalgintzako hitzarmenak onartzen dituen gutxienekoen pare utzi ditu zuzendaritzak". Salatu zutenez, 41. artikulua gaizki aplikatu du zuzendaritzak, ezarritako kalte ordainak ez dituelako ordaindu.