Inasa itxiko dute

Guaixe 2012ko ekainaren 20a

Egoerak okerrera egin duela argudiatu du enpresak: "greba mugagabearekin baldintza ekonomikoek neurri hau hartzera eraman gaituzte"Inasako zuzendaritzak, Bavaria Industriekapital (Baikap), atzokoan jakinarazi zuen lantegia "berehala" itxiko duela. 155 langileri kontratua hausteko Enplegu Erregulazio Espedientea jarriko die eta gainontzeko 13 langileak enpresan geldituko dira hura ixteko. 3 bat hilabete iraunen du lan horrek. Baikap arrisku-kapital enpresa alemaniarrak argudiatu duenez, "Inasak, historikoki, desabantaila izan du Grezia eta Turkiako lehiakideekin, haiek baino kostu altuagoak dituelako". Enpresaren arabera "Inasako soldata altuek lehiakor izatea eragozten zuten eta, horregatik, kontseiluak erabaki zuen lan erreforma aplikatzea". Inasako zuzendaritzak proposamen hau egin zien langileei: soldata, bataz beste, %35 murriztu (10.000 euro gutxiago urtean), kasu batzutan %70 ere; urtean 50 ordu gehiago lan eginarazi eta, horretaz gain, onura sozialak galtzea (jangela, autobusa, bekak...). Enpresaren arabera proposatutako planak lantegiaren biziraupena bermatzen zuen. "Baina greba mugagabeak bezeroekin harremanetan eta Inasaren gaitasun industrialaren konfiantzan eragin oso txarra izan du". Baikapek enpresa eskuratu zuen "berregituratu eta enpresa independente gisa jasangarria egiteko". Zuzendaritzatik diotenez, "finantza krisiagatik 2011ko bigarren seihilekoan salmentak jaitsi egin ziren". Gaineratu du aurtengo lehen hiruhilekoan energia eta metalaren prezioak gora egin dutela eta salmenta kostuak behera, "horrek irabazietarako aukera txikitu zuen, eta merkeago ekoizten duten Txinako produktuen inportazioa handitu zen. Beraz, pasa den urtean egindako berrantolaketak ez ziren nahikoak". Langileen proposamena Enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) beti egon da negoziatzeko prest. LABek ez beste sindikatu guztiek proposamena adostu zuten: %24ko soldaten murrizketa, lanaldia handitzea, malgutasuna eta beste hainbat neurri jaso zituzten.  Manifestazioa16:00ak aldera jakin zuten lantegiko ateko kanpamenduan zeuden langileek Inasa itxiko zela. Berria azkar zabaldu zen Irurtzunen eta adin guztietako herritarrak hurbildu ziren langileengana. Atzo bertan protesta manifestazio bat egin zuten lantegitik herrira. Langileen gaurko bilerakGaur 10:00etan Santiago Gonzalez enpresako ordezkariarekin bildu da enpresa batzordea Nafarroako Lan Auzitegian. Greba eskubidea urratzeagatik bere kontra jarritako salaketak kentzeko exijitu du alferrik eta mahaitik altxatu eta joan da. Eguerdian Lourdes Goikoetxea Zubelzu kontseilariarekin bildu dira. Hura despeditu ondoren, langileek 13:30ean batzarra dute kultur etxean. Gaurkoan Iratxo elkartean bazkalduko dute langileek. Bestalde, langileak enpresa atean 24 orduak egoteko baimena eskatu zuten. Baina murriztu egin diete ordutegia: 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. GobernuaIndustria kontseilari Lourdes Goikoetxea Zubelzuk "Oso negatiboki" baloratu du Inasaren itxiera: "berri txar bat da". Kaltetutako familiengatik, Sakanagatik eta Nafarroagatik kezka azaldu zuen. Goikoetxeak enpresaren erabakiarekin haserre agertu ziren (prentsaren bidez jakin zuen). Aldeak hilabete batez bilerak izan dituztela eta bat-batean erabakia ezustean hartu zuela aitortu zuen kontseilariak. Kronologia laburra2009-12-02 Hydrok Baikapi saldu zion saldu zion lantegia.2010 4.143.000 euroko inbertsioa egin zuen ekoizpen ekipoak modernizatzeko, "azken 10 urteetako inbertsio handiena izan da". 2011-02-28 Inasak 26 langile kaleratu eta gainontzekoen soldata laurdena jaitsi nahi zuela jakinarazi zuen.2011-06-21 Negoziazio luzeen ondoren Nafarroako Gobernua lekuko zela aldeek akordioa sinatu zuten. 2014ra arteko indarraldia zuen, 26 aurre-jubilazio, soldataren %8ko jaitsiera eta beste jaso ziren. 2011-11-09 Inasako zuzendaritza: 52 kaleratze edo hartzekodunen konkurtsoa.2011-11-14 Zuzendaritzaren proposamen berria: 5 lan txandetatik 3ra pasatzea. Langileak "soberan" leudeke horrela. 2012-04-02 Zuzendaritzak Nafarroako metalgintzako lan hitzarmena bere egiteko asmoa azaldu zuen. 2012-04-27 Zuzendaritzak lan erreformako 41. artikulua aplikatzeko eskaera aurkeztu zuen. 2012-05-03 Greba eguna. Asteartero eta ostegunero eginen zutela iragarri zuten langileek. 2012-05-04 Enpresak ekoizpenerako lehengaiak (aluminio bobinak eta beste) taldeak Gandian eta Amorebietan dituen beste lantegietara eraman zituen. 2012-05-06 Irurtzunen 1500 pertsonek manifestazioa egin zuten. 2012-05-09 Enpresa batzordea gobernuarekin bildu zen. Greba deialdia bertan behera uzteko eskatu zien. Langileek aurreko esperientziengatik ez ziren fio eta ezezkoa eman zuten. 2012-05-10 Greba mugagabea hasi zuten langileek. Baina gobernuaren bitartekaritza onartu eta bertan behera utzi zuten. 2012-05-11 Zuzendaritzak 41. artikuluaren aplikaziorako kontsulta epea luzatu zuen. 2012-05-15 Lan Auzitegian Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordea egun guztia bilduta eman zuten. Iluntzean zuzendaritzak hanka egin zuen. 2012-05-16 Enpresa batzordeak proposamen bat adostu eta hurrengo egunean gobernuari aurkeztu zion. Enpresaren proposamenen %80 onartzen ziren. 2012-05-18 Langileek etxean zuzendaritzaren burofax bana jaso zuten 41. artikulua aplikatu zuela iragarriz. Langileek 22:00etatik aurrera mugagabeko greba egitea erabaki zuten. 19:00etan enpresak atzera egin zuen. Langileek ez zuten grebarik hasi eta proposamena aurkeztu zuten.2012-05-23 Zuzendaritzak enpresa batzordearekin zuen hartu-emana hautsi zuen. 2012-05-24 Langileek mugagabeko greba hasi zuten. 2012-05-25 Lan Auzitegian zegoen hitzordura ez zen zuzendaritza agertu. 2012-06-01 Langileak Iruñera bizikletan eta Lan Departamentuko egoitzaren aurrean kontzentratu ziren.2012-06-02 Langileen aldeko manifestazioan 2000 pertsona bildu ziren. 2012-06-05 Gobernutik langileei greba bertan uztea eskatu zieten, "zuzendaritzarekin negoziazioak errazteko". Zuzendaritzak eskaera bera egin zien. Arratsaldean NaBai, Bildu eta I-Eko parlamentarien babesa jaso zuten. 2012-06-06 Langileek greba segitzea erabaki zuten: 96 alde, 48 kontra.2012-06-12 Langileek enpresaren kontra jarritako 4 salaketak zertan diren galdetu zuten lan ikuskaritzan. Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzaren aurrean kontzentratu ziren. 2012-06-13 Irurtzungo dendek 2 orduz itxi zuten. 400 pertsona kontzentrazioa egin zuten. 2012-06-15 Iruñera oinez joan ziren. Parlamentu aurrean kontzentrazioa egin zuten eta erresistentzia kutxaren berri eman zuten. Inasaren historia laburra1956-07-26 Huarte taldeak sortu zuen Inasa, Irurtzunen.1962an Amerikako Estatu Batuetako Reynolds taldea akziodun egin zen.1973an Reynolds taldeak ia kapital guztia eskuratu zuen.1998an Reynolds-ek laminazioa VAW-i eta estrusioa Alcoari saldu zion.2002an Hydrok VAW enpresa erosi zuen.2009-12-02 Hydrok Baikapi saldu zion lantegia.