Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizpea euskara taldeak, udalaren laguntzaz, euskarazko tailerrak antolatu ditu, uda garaian euskararen erabilera bulkatzeko asmoz. Horretarako, jokoak, plastika, antzerkia eta bestelako tailerrak antolatuko dituzte. 4 urtetik gorako haurrei, eskolan egon direnei zuzendutako eskaintza da talde euskaltzaleak egin duena. Aizpeak A eta D ereduetarako eskaintza egin du. Ereduen araberako taldeak sortuko dira. A ereduan ikasi duten ikasleen taldeak sortzeko dozena bat lagun beharko dira gutxienez. Euskarazko tailerrak garilaren 30etik agorrilaren 10era izanen dira. Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira.