Txapeldunen ordua

Guaixe 2012ko ekainaren 21a

8 talde ari dira lehian Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako Iratxo Botxa Txapelketan. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Lehen faseko ligaxka gaindituta, oraindik ere final laurdenak jokatzen ari dira Irurtzungo Iratxo elkarteak duen botxategian. Hortaz, ezin dugu aurreratu zein talde sailkatu diren finalerdietarako. Ziurtatu dezakeguna da finalerdiak ostiralean jokatuko direla, 19:30etik aurrera, eta final handiak igandean, 19:00etatik aurrera. Final laurdenak (batzuk oraindik jokoan)Lirainak - Xabier-Mikel-FelixTximeleta - PottokiakAsensio,Manolo,J.J. - DesesperadosAHTrik ez - TirillasAsteburukoa:Ekainaren 22an, ostiralean, finalerdiak19:30ean: 1. partidaren irabazlea - 3. partidaren irabazlea21:00etan: 2. partidaren irabazlea - 4. partidaren irabazleaEkainaren 24an, igandean19:00etan: 3. eta 4. postuak20:30ean: Finala.Ondoren sari banaketa.Udan botxa txapelketa euskarazAizpea Euskara Taldeak, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, gaztetxoendako Botxa Txapelketa Euskaraz antolatu du. Abuztuaren 27tik irailaren 1era arte jokatuko da, eta helburua opor garaian euskararen erabilera sustatzea eta gaztetxoek botxa jokatzea bulkatzea da.