Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den larunbaterako, hilak 30, manifestazioa deitu du IruñeanInasako enpresa batzordeak (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) atzo salatu zuen Bavaria Industrie Kapitalek (Baikap) Inasa erosi zuenetik izan duen asmo bakarra lantegia saltzea izan dela. Langileen ordezkariek ukatu egin dute Baikapek Inasan 4 milioi euroko inbertsiorik egin duenik. "Inoiz ez du aurkeztu enplegu eta industria jarduerari segida emanen liokeen planik. Langileek urteetan betetako gizarte-funtsaz jabetzea izan da Baikapek egin duen bakarra". Enpresa batzordeak ukatu egin du langileen grebaren ondorioz itxi denik enpresa eta ardura guztia Inasako kudeatzaile Santiago Gonzalezi leporatu dio. "Bere helburu bakarra Inasarekin espekulatzea izan da, salmenta posibleko etekina bermatzeko. Horretarako langileak zukutu ditu". Baikapek buruan dibidendua besterik ez duela salatu du enpresa batzordeak. Inasako langileak ParlamentuanNafarroako Parlamentuko Industria batzordean gaur Inasari buruzko lan saioa izanen du. Irurtzungo lantegiko enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) joanen da Parlamentura eta haien egoeraren berri emanen dute. Lan saioa NaBaik, Bilduk eta I-Ek eskatu dute.