Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurkoa Nafarroako Lan Epaitegian egon dira Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordeaNafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak atzo adierazpen instituzionala onartu zuen. Inasako langileei elkartasuna adierazi die. "Haien lan baldintzak moldatzeko enpresari egin dioten eskaintza eskuzabala oso positiboki" baloratu du Parlamentuan. Aldi berean, Nafarroako Gobernuari Inasaren bideragarritasun plana egin dezala eskatu dio, "enpresaren bideragarritasun zehaztu ahal izateko eta itxiera ez diren beste aukera batzuk aztertzeko, bai zuzenean edo enpresa publikoen bidez" kudeatuta. Parlamentuak Nafarroako Gobernua animatu du langileen eskubideen defentsan dituen baliabide guztiak erabiltzeko. Azkenik, Baikap enpresari proposatutako itxierari alternatibak bilatzeko "ahalegin estra bat" eskatu diote.