Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako ONCEk bere egunaren 20. edizioa ospatu zuen larunbatean Irurtzunen. 200 bat pertsona bildu zituen ospakizunak, afiliatu eta senideen anaitasun festan. Erraldoi eta buruhandien konpartsak eta Irurtzungo abesbatzak harrera egin zieten guztiei. Horren ondoren, jubilatuen elkartean, ongi etorria egin zien Txiki Iriarte alkateak. Valentin Fortun, herrialdeko ONCE presidenteak azaldu zigunez, erakundeak egiten duen lanaren berri eman nahi du festarekin. "Kupoiaren atzean zer dagoen erakutsi nahi dugu". Horretaz gain, herritarrak ezgaitasun bisuala duten pertsonek euren bizitza autonomoa egiteko dituzten zailtasun, traba eta oztopoen inguruan sentsibilizatzea da helburua. Hala, Atakondoa eskola publikoan jarduera batzuk egin ziren aurreko astean eta udaleko eta gizarte zerbitzuetako langileendako saioa ere izan da. OmenduakLarunbatean jubilatu diren kupoi saltzaileak, Jose Enrique Arrondo eta Jose Antonio Mendaza omendu zituzten. Ondoren, erakundean 25 urte egin duten Mª Teresa Oiagak, Jose Javier Rubiok, Manuel del Portillok eta Luis Alegriak zilarrezko domina bana jaso zuten.