Baikap Inasa ixteko temarekin jarraitzen du

Guaixe 2012ko ekainaren 28a

Lantegia langileen esku ez du utzi nahi. Espedientearen kontsulta epea garilaren 19an despedituko daInasa Foil-eko kontseilari-ordezkari Hans Magnus Andresen asteartean bildu zen Nafarroako lehendakariorde Lourdes Goikoetxea Zubelzurekin eta Inasako enpresa batzordearekin (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana). Alemaniarrak biei ere Irurtzungo lantegia ixteko asmoarekin aurrera jarraitzen dutela adierazi zien. Grebarekin bezeroak galdu direla eta aurrera egitea alferrik zela esan zuen Andresenek. Horren aurrean enpresa batzordeak lantegia batere kosturik gabe langileen esku uzteko eskatu zien, "Bazkide batekin edo kooperatiba moduan aurrera egiteko asmoarekin". Alemaniarrak erantzun zuen enpresariek eta Nafarroako Gobernuak babestutako proposamen serio bat jasoz gero aztertuko lukeela. Andresenek enpresa batzordearekin atzera ere biltzeko konpromisoa hartu zuen.Enpresa batzordeko Alfonso Torres (Solidari) eta Fernando Carrionen (LAB) iritziz "lantegia hil nahi dute eta ahalik eta etekin handiena atera". Bilera horren ondoren, Carrion zuzendaritzak zerbait lotua dutenaren susmoarekin atera zen. Kontseilariak, bestalde, esan zuen gobernu gisa "lantegia produktiboa izatea eta langileak lanerako aukera izatea defendatu behar dugu. Lan AuzitegianKontratuak hausteko Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta epearen barruan asteartean ia 2 orduko bilera izan zuten zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. Zuzendaritza lantegiaren itxiera negoziatzera mugatu nahi du eta horrekin zerikusirik ez duten gaiekin ez du inolako interesik. Enpresa batzordea hiru ideia argirekin joan zen astearteko bilerara eta etorriko direnetara (garilak 4, 9, 16, 17, 18 eta 19, Industria Departamentuan). Lehenik, kontratuak eteteko Langileen Estatutuaren 51. artikulua erabiltzearen kontra legalki ahal duten guztia eginen dutela. Bigarrenik, Inasaren bideragarritasuna bilatuko dutela eta, azkenik, kalte-ordain onenak bilatuko dituztela. Bilerak ezer gutxi eman zuen. Santiago Gonzalezek Konkurtso Legea aplikatzearekin mehatxu egin zuen. Enpresa batzordeak horrekin aurrera egin nahi badu egiteko esan zion. "Agian hobe da. 8an bankuek polizak berritzen ez badizkiote... Baina prozesu luzea da". Asteartean Gonzalezek kalte ordainak pagatzeko Fogasa ez zuen aipatu eta lantegitik ateratako materiala salduz egin zitekeela adierazi zuen. Aipatu artikuluak aipatzen du kaleratutako langileei lanpostu berria bilatzeko laguntza eskaini behar zaiela 6 hilabetez (langileek haien borondatez eman dezakete izena). Horretarako Inasak MOA BPI enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu. Astearteko bileran han izan zen birkokapen enpresako ordezkaria, zein azken momentuan aurkeztu zuten. Langileei lanpostuak opatuko dietela eta beste azaldu zuen. Enpresa batzordeak entzun zion baina ez zuten harekin ezer jakin nahi izan, horrek itxiera onartzea dakarrelako. Inasako langileek Nafarroako beste enpresa batzuen esperientziengatik jakin dute langileek ez dutela izenik ematen. BideragarritasunazEnpresa batzordeko ordezkariek aurreko ostiralean Nafarroako Parlamentuko Industria Batzordean Inasaren egoeraren berri eman zuten. Horrekin batera, lantegiaren bideragarritasuna aztertzeko eskatu zuten. Inasako langileen ordezkariek, bestalde, dagoeneko Goikoetxea kontseilariari eskatu diote bilera bat. Foru administrazioak bideragarritasun ikerketa egitea nahi dute langileek, inbertsore batekin edo langileek kooperatiba sortuta zein etorkizun duten jakiteko. Horretarako Baikapi Inasako kontuak gainbegiratzeko eskatuko diote. Hori egiten utziko duen esperantza gutxi dute Torresek eta Carrionek. Nafarroako Gobernuari langileek ere eskatu diote haien aurreikuspen-planaren inguruan txostena egiteko eskatuko diote. Torresek "oso zail" ikusten du gobernuak enpresa bereganatzea, esaterako, Sunsundeguirekin egin zuen moduan. SalaketaIazko aldeek sinatutako akordioa ez betetzeagatik UGTk Inasa epaitegian salatuko du. 26 langile aurre-jubilatu ziren. Antza, Inasak gizarte segurantzan ordaindu beharrekoa ez du pagatu eta horrek zuzenean langileen jubilazio eskubidearen kontra jotzen duela salatu du UGTk. Enpresa batzordea bestelako epaitegietan bestelako ekimenak aurrera eramatea aztertzen ari da. Sakanako MankomunitateaErakundeko lehendakari Aitor Karasatorre Muguruzak asteazkenean langileei esan zien erakundea haien esanetara dagoela. Bestalde, aurreratu zien Nafarroako Gobernuari zuzendutako Sakanako alkateen ebazpen bat kudeatuko duela. Lourdes Goikoetxeari exijitu nahi diote Inasako lanpostuen defentsan inplikazio osoa izan dezala. Aldi berean, enpresa batzordeak lantegia haien esku uzteko egin duen eskaera egia bihurtzeko ahaleginak egitea eskatuko diote kontseilariari. Bildu Sakana Inasako langileei elkartasuna adierazi die eta asteazkenean ordezkaritza bat haiekin izan zen. Koalizioak esan du Inasa ixteak ibarrean 168 lanpostu galtzea ekarriko duela. Lantegia ixtea "enpresari arduragabe eta espekulatzaile talde" bati egotzi dio Bildu Sakanak. Koalizioko kideen iritziz, ibarrean "modu duinean bizi eta lan egiteko eskubidea defendatzea denoi dagokigu". Erabaki guneak kanpoan daudela salatu du Bilduk. "Inoiz baino premiazkoagoa da erabaki gune arrotz horietatik alde egitea, gurean bertako eredu sozioekonomikoa antolatu eta garatzeko". Sakanan herritarrak antolatzen hasi direla eta, koalizioak "justizian oinarritutako bertako sozio-ekonomi ehuna" eraikitzera gonbidatu ditu sakandarrak.  Aldi berean, Inasako langileek larunbatean Iruñean antolatu duten manifestazioarekin bat egin du Bilduk. LAB Sindikatu abertzaleak esan du pertsona batzuek eta enpresaren zuzendaritzak ez zutela zalantzarik izan Inasaren itxiera eskualdeko eragile abertzaleei egozteko orduan. "UPNren atzean ezkutatzen ari diren horiek, euren porrota ezkutatu nahi dutela enpleguaren arloan urteetan egin duten gestioak Nafarroa osoan huts egin duelako krisi garai hauetan". Inasa lan erreformaren adierazle "larriena" dela  azaldu du LABek. Hydrok lehenik eta Baikapek ondoren 4 urtetan 50 lanpostu "doitu" dituztela salatu du. Langileak estutu eta enpresak desegiten direnean zerbaitek huts egiten duela salatu du LABk. Inasarako industria eta enplegu plana eskatu du LABk. Azkenik, larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu du. Erresistentzia kutxaEkarpenak egiteko: 3035 0120 92 1201030070Bestalde, Kybse enpresako langileek Inasakoei elkartasuna azaldu diete.