Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iratxo Botxa TxapelketaFinala: Tximeleta (Pakita, Alizia, Josune) 20 - Lirainak (Santos, Julen, Marian) 163. eta 4. Postuak: Desesperados (Txeli, Tere, Juanito) 20 - AHTrik Ez! (Florentino, Marivi, Mikel) 15Igandean despeditu zen 2012ko Iratxo Botxa txapelketa. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Asteburuan final erdiak jokatu eta gero, igandean final handien ordua izan zen. Partidak Irurtzungo Iratxo elkartearen botxategian jokatu ziren, giro onean. Tximeleta eta Lirainak taldeak jokatu zuten final handia, eta Tximeletako neskak hobekien moldatzen direnak direla erakutsi zuten, 20-16 irabazi baitzieten iazko txapeldun Lirainak taldeari. Final handia eta gero, sari ematea izan zen. Udan botxa txapelketa euskarazAizpea Euskara Taldeak, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, gaztetxoendako Botxa Txapelketa Euskaraz antolatu du. Abuztuaren 27tik irailaren 1era arte jokatuko da, eta helburua opor garaian euskararen erabilera sustatzea eta gaztetxoek botxa jokatzea bulkatzea da.