Hartzekodunen konkurtsoa Inasan

Guaixe 2012ko uztailaren 10a

Kontratuak hausteko Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) kontsulta epeko 4. bilera izan zuten atzo Inasako zuzendaritzak eta langileen batzordeak. Inasako kudeatzaileek langileen ordezkariei jakinarazi zieten Iruñeko merkataritza-arloko epaitegian hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zutela. Igandean despeditu zen Inasak bankuekin zuen zorra birfinantzatzeko zuen epea eta dirudienez ez zuen negoziatzea lortu. Zuzendaritzaren arabera horren ardura langileak egiten ari diren mugagabeko greba da, "bezeroak galtzea, finantza hartzekodunen konfiantza falta ekarri du eta, azkenik, lantegiaren itxiera". Hartzekodunen konkurtsoarekin birfinantzatze horren inguruko akordioa lortu nahiko luke zuzendaritzak. Blindatutako kontratuaAtzoko bileran Inasako zuzendaritzak jakinarazi zuenez, Gizarte Segurantzako Diruzaintzari aurreko EEEko hitzarmen berezien likidazio ordainketa egin duela. Bestalde, Inasako buruek langileen ordezkariei atzo jakinarazi zien 2011ko EEErekin kontratua eten eta kalte ordaina jaso zuen zuzendari nagusiak epaitegietara jo zuela. Blindatua kontratua zuenez, lehen auzialdiko auzitegiak bere erreklamazioa onartu du eta 650.000 euro eskatzen ditu. BideoaLangileek haien egoeraren berri ematen dute bideo batean.