Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan Irurtzungo Foru plaza zinema areto bihurtuko da. Udako Zinema zikloa gaur hasiko bada ere, hurrengo emanaldi guztiak asteazkenetan izanen dira, 22:00etan. Irurtzungo Udaleko kultura sailak adin eta gustu guztietarako eskaintza prestatu du. Aurreikusitako dozena erdi filmetatik bakarra izanen da euskaraz, zikloa ixten duena hain zuzen ere. EgutegiaGarilaren 17an, War horse.Garilaren 25ean, Johnny English returns.Agorrilaren 1ean, Viaje al centro de la tierra. Agorrilaren 8an, Intocable. Agorrilaren 15ean, La invención de Hugo. Agorrilaren 22an, Hiru mosketariak.