Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20.000 euro bideratuko da egitasmora. Irurtzundarrek hura aukeratu zuten (117 boto), neguan gurasoak umeekin egoteko tokiaren (61) eta bizikletan ibiltzeko ibilbideen aurretik (67)Irurtzungo Udaleko langileak dagoeneko hasi dira autoak aparkatzen zuten espaloietan loreontzi, zutoi, eskudel eta beste elementu apaingarriak jartzen. Ibilgailuak behar den tokian aparkatu eta oinezkoendako espaloiak libre uztea da asmoa. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenendako eta organ ibili behar dutenendako Irurtzun irisgarriagoa izateko zenbait espaloietako ertza zoruaren parera jaitsi da, zebrabideen parean esaterako. Horretaz gain, Irurtzungo Udala Amaia kaleko auzokideekin behin bildu da. Antonio Garcia Garcia zinegotziak azaldu digunez, "gehienak ados daude, baina dena lotu gabe dago. Nola egin baloratu behar dute eta zenbait gai aztertzen ari dira". Guztia lotzeko auzokideekin beste bileraren bat eginen dutela azaldu digu Garciak. ""Auzotarrek diotena eginen da". Zinegotziak azaldu digu egitasmoaren hirugarren neurri zehatza Atakondoa eskolaren inguruan auto pilaketak murriztea dela. Garciak esan digunez, udala aztertzen ari da 15 minutu lehenago pasa ixtea autorik ez sartzeko. Asmoa, hala ere, handiagoa da: irurtzundarrak herrian autoa gutxiago erabiltzeko beharraz kontzientziatzea hain zuzen ere. Musika eskolaIrailaren 3tik 5era, 9:30etik 12:30era, egonen da Irurtzungo Udal musika eskolan izena emateko epea. Eskaintzari dagokionez, honakoa da: Klarinetea, bateria, txistua, musika tailerra, fanfarrea, instrumentu taldeak eta trikitixa taldea, horiek ele-bitan; musika hizkuntza, pianoa, saxofoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, abesbatzak eta gitarra taldea, gaztelaniaz.