Nafarroako 7. Erremonte Torneoa Irurtzunen hasiko da

Guaixe 2012ko uztailaren 20a

Bost erremontista bikotek hartuko dute parte Nafarroako 7. Erremonte Torneoan-Magna 2012 Sari Nagusian: Urriza-Aizpurua II.a, Uterga-Olazar, Etxeberria IVa.-Ion, Urrutia II.a-San Migel eta Endika-Etxeberria III.a. Asteazkenean aurkeztu zuten lehiaketa Nafarroako Kirol Institutuan. 16 herritan jokatuko da txapelketan, tartean Irurtzunen. Hain zuzen ere Sakanako herrian hasiko da torneoa, gaur, uztailaren 20an. Final laurdenak jokatuko dira lehenik, 10 partidetan, eta gero finalerdien ligaxka etorriko da. Torneoko final handia Zubirik hartuko du, irailaren 30ean. Nafarroako 7. Erremonte Torneoa-Magna 2012 Sari NagusiaUztailaren 20an, 22:30ean, Irurtzunen:Urriza-Aizpurua II / Etxeberria IV.-Ion