Inasan 155 kaleratze

Guaixe 2012ko uztailaren 20a

Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta epea zuzendaritzaren eta LAB ez beste gainontzeko sindikatuen adostasunarekin despeditu zen. Akordioa enpresako administrazio kontseiluak eta langileek berretsiko dute. Azken horiek gaurkoan 16:00etan dute batzarra. AdostutakoaGarialren 27an 155 kaleratu egonen dira eta 13 langile geldituko dira. Kaleratuek lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, 14 hileko mugarekin. Kalte-ordainak 9 epetan kobratuko dituzte. Kalte-ordainen berme gisa biltegian dauden aluminio bobinak, makineria eta bezeroekin dituzten kredituak izanen dira. 55 urtetik gora dituzten 35 langileendako hitzarmen berezia adostu da. 61 urtera arte Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduak izanen dituzte. Erredakzioak Sinatu duten sindikatuek ere aitortu dute akordioa txarra dela, lantegiaren jarduera mantentzea zelako helburua. Beldur dira ere Baikapek enpresan gelditu diren 13 langileekin gerora jarduera berregitea. Enpresak halakorik ukatu egin du. LABek ez du akordioa sinatu "gezurti" batekin ezin delako halakorik egin. Sindikatu abertzalearen iritziz jarraipenerako onena hartzekodunen konkurtsoa litzateke. Inasaren jarduera segitzeko aukera bat kooperatiba bihurtzea da. Aukera hori aztertzeko enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) ANELen (Asociación Navarra de Enpresas Laborales) egoitzan dute bilera. Inasaren jabe den Baikap-ek jakinarazi du enpresak 1,3 milioi euro balio duela. Hortik kanpo utzi ditu marka, bulegoak, aluminio bobinak eta aparkalekua. TxupinazoaIrurtzungo festen hasierako etxajua Inasako langileek piztu zuten. Inasako langileen aldeko zapi beltzak, kamixetak eta metxeroak ere ikusgai daude festetan.