Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunek zabaldu du Nafarroako 7. Erremonte Torneoa-Magna 2012 Sari Nagusia, ostiralean jokatutako partidarekin. Jaialdia zabaltzeko jokatutako lehian Matxin VI.ari eta Labakari 31-35 irabazi zieten Ezkurra II.ak eta Saldiasek, eta aipatutako txapelketako final laurdenetan Urriza eta Aizpurua II.a 40-38 nagusitu ziren Etxeberria IV.aren eta Ionen aurrean.