Triman Navarrak Alex Perez eta Victor Arévalo fitxatu ditu

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Triman Navarra Xotak Victor Arevalo eta Alex Perez jokalarien fitxaketekin hurrengo denboraldiko plantilla itxi du. Victor Arévalo malagarrak 23 urte dauzka, hegalean eta atzean jokatzen du eta Rincón de la Victoria taldetik dator. Aldiz, Alex Perez madrildarrak 19 urte dauzka, atezaina da eta Reale Cartagenatik dator. Juanitoren ordezkoa izango da Alex, eta Asier eta Iraitz atezainekin lehiatu beharko da ate azpian jokatzeko. Irurtzungo taldeak abuztuaren 10ean hasiko ditu entrenamenduak.