Vilches eta Casteig garaile Irurtzungo eskorga kronoeskaladan

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

12 bikote animatu ziren Irurtzungo XVI. orga kronoeskaladan aritzera. Gernika plazatik Kultur Etxeraino dagoen malda ikaragarria igo eta jaitsi behar zuten, igoeran batek orga zeramala eta bestea eserik zihoala, eta jaitsieran postuak trukatuz. Gainera, ibilbidean mota guztietako trabei egin behar zieten aurre: zuren gainetik pasa, ladrilloen gainetik pasa, arraultz dozena bat banaka-banaka jaso... Ohikoa denez, jendetza bildu zen proba jarraitzera eta 12 bikoek egindako lana gogoz animatu eta txalotu zuten. Azkenean Jonathan Vilches eta Ramon Casteig izan ziren azkarrenak (2:05).