Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraingoz ezin du pagatu eta kaleratzerik ez da izanen. Horixe jakinarazi zion atzo Santiago Gonzalez Berganzonesek, Inasako kudeatzaileak, enpresa batzordeari (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana). LAB ez beste aldeek adostutako akordioaren arabera bihar deuseztatu behar ziren Inasako 155 langileen kontratuak. Langileek zer egin aztertuko dute eguerdian eginen den batzarrean. Aurreko ostegunean lortutako akordioa gaur bozkatu behar zuen plantillak, alde edo kontra. Horren arabera 155 kaleratu egon behar ziren bihar eta 13 langile geldituko lirateke. Kaleratuek lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina jasoko lukete, 14 hileko mugarekin. Kalte-ordainak 9 epetan kobratuko lituzkete. Kalte-ordainen berme gisa biltegian dauden aluminio bobinak, makineria eta bezeroekin dituzten kredituak izanen lirateke.55 urtetik gora dituzten 35 langileendako hitzarmen berezia adostu da. 61 urtera arte Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduak izanen dituzte.