Grebaz eta aurre-akordioaz gaur erabakiko dute Inasan

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Inasako langileek gaur, 11:00etan, bi bozketetan parte hartuko dute. Alde batetik, mugagabeko grebarekin segituko duten edo ez erabakiko dute. Eta, bestetik, aurreko ostegunean LAB ez beste sindikatu guztiek zuzendaritzarekin lortu zuten akordioari baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diote. Bazirudien gaur izanen zela Inasan azken lan eguna 155 langilerendako, hala adostu zutelako aldeek, langileen iritziaren zain. Baina herenegun arratsaldean adminitrazio kontseiluak enpresa batzordeari jakinarazi zion kaleratzeak atzeratuko dituela. "Momentuz eta bankuekin zorra birnegoziatu arte luzatuko du egoera", esan digu Solidariko Alfonso Torresek. "Hartzekodunen lehiaketa langileendako okerragoa dela dio orain", gaineratu du Torresek. LAB sindikatuak, ohar bidez, esan du "zuzendaritzak ez duela inork enpresak esku hartzerik". Enpresa bideragarria dela eta langileak babesgabe daudela salatu du LABek. AkordioaHorren arabera 155 kaleratu egon behar ziren bihar eta 13 langile geldituko lirateke. Kaleratuek lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina jasoko lukete, 14 hileko mugarekin. Kalte-ordainak 9 epetan kobratuko lituzkete. Kalte-ordainen berme gisa biltegian dauden aluminio bobinak, makineria eta bezeroekin dituzten kredituak izanen lirateke.55 urtetik gora dituzten 35 langileendako hitzarmen berezia adostu da. 61 urtera arte Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduak izanen dituzte.