Inasako langileek aurre-akordioa onartu dute

Guaixe 2012ko uztailaren 31

Aurreko ostiralean bi bozketa egin zituzten Inasako langileek. Alde batetik, LAB ez beste enpresa batzordeko gainontzeko sindikatuek zuzendaritzarekin lortutako akordioaren ingurukoa zen. Bozkarako eskubidea zuten 166 langileetatik 142k parte hartu zuten bozketan. Haietatik  111k aurre-akordioaren alde egin zuten eta 31k kontra. Langileek, beraz, berretsi egin zuten aurre-akordioa. 155 kaleratzen egonen lirateke Inasan eta 13 langile geldituko lirateke. Baina ez dago zehaztuta, enpresak oraingoz ezin baitu pagatu kaleratzeak, ardura bankuei leporatzen die. Kaleratuek lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina jasoko lukete, 14 hileko mugarekin. Kalte-ordainak 9 epetan kobratuko lituzkete. Kalte-ordainen berme gisa biltegian dauden aluminio bobinak, makineria eta bezeroekin dituzten kredituak izanen lirateke.55 urtetik gora dituzten 35 langileendako hitzarmen berezia adostu da. 61 urtera arte Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduak izanen dituzte. Greba bertan beheraOstiralean ere Inasako langileek grebarekin ez segitzea erabaki zuten. 134 langilek parte hartu zuten bozketan, 75 greba uztearen kontra azaldu ziren eta 56 protestaldia eustearen alde. 3 boto txuri ere egon ziren. Enpresari erabakia jakinarazi eta langileak oporretan dira, agorrilaren 16ra arte.