Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian mugimendu handia dute agorriletik. Haur eta gazteen botxa txapelketak Binakako botxa txapelketari egin dio lekua. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 20 partaide daude lehian. Atzoko final laurdenetan aurrera egin zuten bikoteek finalerako txartelaren lehia izanen dute gaur, finalerdietan. Bikotekako txapelketa bihar erabakiko da final handian.Botxa eta euskara eskutikIrurtzunen botxa eta euskara eskutik doaz. Horren adibide da Aizpea euskara taldeak agorrilaren 21etik 27ra antolatutako Haurren eta gazteen botxa txapelketa. Txapelketak bi helburu nagusi zituen: opor garaian eta aisialdian euskara bultzatzea eta herriko haur eta gazteei botxa erakustea. Antolatzaileen esanetan, helburuak bete ziren eta txapelketa "oso giro onean" ospatu zuten. 21 partaidetatik Xabier-Jabier eta Erik gailendu ziren eta txapeldunordeak Lorea-Nahia eta Miren izan ziren. Botxategi arrakastatsuaSakandar gehienendako ezezaguna den botxa guztiz errotuta dago Irurtzunen. Horretan zeresan handia du Iratxo elkarteko botxategiak. Urtero zenbait txapelketa antolatzen dira bertan, haurrengandik hasi eta adin mugarik gabe. Udaberriko txapelketaren ondoren, ekainean Atakondoako gazteek botxa ikasteko aukera izan zuten. Agorrilaren bukaeran, berriz, gazteen txapelketa jokatu da. Binakako eta banakako txapelketaren ondoren, irailaren bukaeran itxiko da Irurtzungo botxategia, baina Irurtzungo botxalariek ez dute atseden hartuko. Berriozar-Irurtzun jardunaldia pasatuta, Amaya eta Txantreako botxalariekin lehiatuko dira.