Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inasa Foileko zuzendaritza eta UGT, CCOO, Solidari eta Kuadroek agorrilaren 23an lortutako akordioaren kontra azaldu da LAB. "Haien sinadurarekin lantegiaren desegitea bermatu dute". Sindikatu abertzaleak esan du Bavaria Industrie Kapital-ek (BaiKap) hasieratik Irurtzungo lantegia itxi nahi zuela, "lehiakideak indartzeko, Irurtzundik haragoko ekonomia gerra batean". BaiKapek Inasan ez duela inolako inbertsiorik egin eta aurreikuspen sozialeko funtsako 4 milioi euro eraman dituela salatu du LABek. Sindikatuko kideen iritziz lantegiko materiala eta makineria saltzea "ez da nahikoa berme enpresak dituen konpromisoak ordaintzeko". LABetik adierazi dute Inasako industria proiektua posible dela, produktua eta merkatua zuelako. Inasako langileek egindako 75 eguneko greba "duintasun eredutzat" jo du LABek. Aldi berean, Nafarroako Gobernuak egindakoa kritikatu du.