Santos eta Julen txapeldun

Guaixe 2012ko irailaren 13a

Alfredo eta Jabi sailkatu ziren bigarrenEmaitzakFinalerdiakSantos-Julen 12 / Mikel-Mari 7Alfredo-Jabi 12 / Pakita-Mari 7FinalaSantos-Julen 12 / Alfredo-Jabi 8Ostiralean erabaki zen Irurtzungo Binakako botxa txapelketa. 20 parte hartzailetan onenak, finalerdietara sailkatu ziren. Finalerako txartelen bila lehiatu ziren batetik, Santos-Julen eta Mikel-Mari eta, bestetik, Alfredo-Jabi eta Pakita-Mari. Bi finalerdian emaitza berdinarekin bukatu ziren: 12-7, Santos-Julen eta Alfredo-Jabiren alde. Final handian Santos-Julen gailendu ziren, 12-8rekin.Banakakoaren txandaIrurtzungo botxategian ez dute atsedenik izanen. Binakakoak banakakoari egin dio txanda. Iratxo elkarteak bi kategoriatan banatu ditu parte hartzaileak: helduenean 14 lagun lehiatuko dira eta gaztetxeenean 7. Gaur hasita, irailaren azken astera arte lehiatuko dira.Botxategi arrakastatsuaSakandar gehienendako ezezaguna den botxa guztiz errotuta dago Irurtzunen. Horretan zeresan handia du Iratxo elkarteko botxategiak. Urtero zenbait txapelketa antolatzen dira bertan, haurrengandik hasi eta adin mugarik gabe. Udaberriko txapelketaren ondoren, ekainean Atakondoako gazteek botxa ikasteko aukera izan zuten. Agorrilaren bukaeran, berriz, gazteen txapelketa jokatu da. Binakako eta banakako txapelketaren ondoren, irailaren bukaeran itxiko da Irurtzungo botxategia, baina Irurtzungo botxalariek ez dute atseden hartuko. Berriozar-Irurtzun jardunaldia pasatuta, Amaya eta Txantreako botxalariekin lehiatuko dira.