Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo udal liburutegian poesia tailerra antolatu da udazkenerako. Urria eta azaroko ostiraletan izanen da, 19:00etatik 20:30era. Denera, 90 minutuko 8 saio izanen. Irakaslea Daniel Aldaya idazlea izanen da. Eman izena doan Irurtzungo liburutegian.Ikastaroa hastapen mailakoa da, eta irekita dago 14 urtetik gorakoendako. Zenbait poetaren idazkera landuz, irakurleak poesiara hurbildu nahi dira. Helburua poesiari beldurra galdu, poemak irakurtzen gozatu eta idatziz sentimenduak azaltzen ikastea da.