Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Gaur Ez taldeak lau abesti berri grabatu ditu. Irurtzungo metal taldeak uda aurretik grabatu zituen abesti berriak Iruñeko Estudios K aretoan. Nahasketak egin ondoren, abesti berriak ezagutzera eman dituzte. Salto batez, Schisse, Ametsak eta Ezinegon dira. Aurretik grabatutako lau abestiekin batera, www.gaurez.com web orrian eskegi dituzte, nahi duenak deskarga ditzan.BideoklipaLau abesti berrietatik bat, Ezinegon, bideoklipera eraman dute. Autoekoiztutako bideoan bost dira, baita Juleren ahots goxo eta tarteka indartsuaren erritmora dantzatzen duen Sara ere. Beste zenbaiten laguntza ere izan dute: Iortx, Itziar Matxain (argazkiak), Txiki eta Maite. Errealizazioaz Xabi Unanua baxujolea arduratu da. Taldearen bigarren bideoklipa da, Gaztea Maketa Lehiaketarako aukeratua izan zen Itxoiten tema arrakastatsuaren bideoaren ondoren.Bideoklipa ikusgai hemen: http://www.youtube.com/watch?v=6glkK0fGTcU&feature=plcp