Herritar bat telekomunikazio sateliteentzako ezaugarri handiko osagaiak diseinatzen

Guaixe 2012ko irailaren 20a

Jose Mª Lopetegi Beregaña Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta ikertzailea telekomunikazio sateliteentzako ezaugarri handiko osagaien belaunaldi berri bat diseinatzeko proiektu batean parte hartzen ari da. NUPeko lan taldea Valentziako Unibertsitate Politeknikoarekin eta Novalti eta Aurorasat enpresekin lankidetzan ari da. Unibertsitateek mikrouhin gailuetan eta espazioko aplikazioetan daukaten ikerketa-eskarmentu handia jarri dute proiektuan. Gauzak ongi, ezaugarri handiko mikrouhinak telekomunikazio sateliteen barruan dauden goi maiztasuneko blokeetan erabiliko dira.