Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ostiralean, Zaragozako Umacon taldearen aurka. Irurtzungo taldea 3-2 nagusitu zen egoitza berrian, Iruñeko Anaitasuna pabilioian. Irurtzungo taldea izan zen markagailua aldatzen lehena, 12. minutuan, Ximbinharen golarekin. Atsedenaren aurretik Umacon taldeak bana berdindu zuen Miguelen golarekin. Bigarren zatian, bisitariak aurreratu egin ziren. Chicok markatu zuen 1-2koa 26. minutuan. Imanol Arregiren taldeak intentsitatea igo markagailua irauli zuten, Ximbinha (29. minutuan) eta Rafa Usinen golekin (37. minutuan). Lehen hiru puntuak lortuta, Irurtzungo taldea sailkapen nagusiko 9. postuan dago, Inter Movistar liderrarengandik 3 puntura. Larunbatean sailkapena ixten duen Burela taldearekin neurtuko ditu indarrak.