Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ikasturtean (2011ko irailetik 2012ko agorrilera) euskara ikasi duten irurtzundarrek dute laguntza udalean eskatzeko aukera. Edozein ikastaro mota lagunduko du Irurtzungo Udalak. Beti ere, 16 urte beteak badituzte eta Irurtzunen erroldatuta badaude ere. Interesa dutenek honako agiriak aurkeztu behar dituzte: nortasun agiriaren kopia, ikastaroa eman zuen erakundearen dokumentua ikastaroaren nondik norakoak azaltzen, matrikularen ordainagiria, kutxa-libretako aurreneko orriaren kopia, klaseko asistentzia-agiria eta langabeen kasuan, Gizarte Asegurantzak emandako bizitza laborala agiria.