Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian jokatzen ari den banakako txapelketan lehen fasea erabakiko da gaur. Lehian dauden 21 jokalariak hiru multzotan banatuta daude. Sailkapena nahiko zabalik dago, baina oraingoz buruan daude A multzoan Julen eta Alicia (8na puntu), B multzoan Pakita, Xabier, Tere eta Florentino (6na puntu) eta gazteen multzoan Alejandro (10 puntu).Hurrengo astean final laurdenak, aurrefinalak eta finala jokatuko dira.