Orritz Nafarroako Dantzari Egunean

Guaixe 2012ko urriaren 3a

Larunbatean Zangozak hartu zuen ospakizuna, nahiz eta dantza taldeak ere Gabarderal, Ledea eta Oibarren dantzan egon goiz partean. Guztira 11 dantzari talde bildu zituen hitzorduak. Tartean Irurtzungo Orritz dantza taldea ere. Irurtzundarrak Gabarderalen dantzatu zuten goizean, Iruña taldearekin batera. Han bazkaldu ondoren, arratsaldean gainontzeko taldeekin, Zangozan barnako kalejiran parte hartu zuten eta hura despeditzean ekitaldi nagusia izan zen. Kale nagusian talde bakoitzak bere egitekoa erakutsi zuen, eta bildutako ikusleek errepertorio zabalaz gozatzeko aukera izan zuen. Zangozako gaitari eta katxi txarangaren doinuan, akaberan, dantzari eta ikusleak, denak dantzan bukatu zuten. Afaldu ondorengo musika emanaldiarekin despeditu zuten dantzariek euren eguna.