Euskarazko tragikomedia batekin hasiko da Irurtzungo Antzerki Zikloa

Guaixe 2012ko urriaren 5a

Udazkenak Irurtzungo kultur etxeko teloia zabaltzea ekarriko du. Lastaileko aste akabera bakoitzeko iluntze bat antzerkiari eskaintzea erabaki dute Irurtzungo Kultur Kontseiluak eta Udalak. Gazte eta helduendako eskaintzak guztiak aseko dituelakoan, gaur jarriko da martxan Antzerki Zikloa, eta lastaila akaberan Jon Barbarin aktore ihabardarrak itxiko du. Euskarazko emanaldi batek abiaraziko du Irurtzungo antzerkia aldia. Heriotzaz hitz egiten duen komedia, adiskidetasunaz jarduten duen tragedia eta bizitzeko gogoa hizpide dituen tragikomedia Txalo konpainiaren Hil arte bizi antzezlana. Hiru lagunen arteko harremanari erreparatuta, adiskidetasunaz, traizioaz eta heriotzaz hizketatzen da antzezlana. Angel eta Maria bikote dira, baina harremana hautsi eginen da Mariak bikotearen lagun min Nachorekin maitasun istorioa izan duelako. Hortik abiatzen da elementu dramatikoa eduki arren komedia den lana. Begoña Bilbaok zuzenduko ditu Sara Cozar, Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreek jokatzen dituzte hiru pertsonaiak. Hain zuzen azken horrek euskaratu du antzezlana, Javier Veiga aktore eta egile galiziarraren Amigos hasta la muerte. ProgramaLastailak 5 Hil arte bizi. Txalo konpainia. Lastailak 11 Tenemos que hablar. Kolectivo Monstrenko. Lastailak 19 Exitus. Titzina teatro. Lastailak 26 El mono sabio. Jon Barbarin. Sarrerak: 6 euroAldez aurretik kultur etxean salgai eta antzezlana hasi baino ordu bat lehenago kultur etxean.