Beraza eta Arruabarrena txapeldun

Guaixe 2012ko urriaren 9a

Banakako Iratxo Botxa TxapelketaHelduak3. eta 4. Postuak: Alicia Navarro 2 - Mikel Goldarazena 12Finala: Julen Iragi 13 - Pakita Arruabarrena 15Gazteak3. eta 4. Postuak: Enrique Tenorio 8 - Jon Beloki 12Finala: Alejandro Jordano 8 - Ane Beraza 15Aurreko astean Banakako Botxa Txapelketako finalak hartu zituen Irurtzungo Iratxo elkarteak. Bi mailatan jokatu da txapelketa, helduen mailan eta gazteetan, eta ikusmira handia eta giro polita izan da txapelketa guztian barna. Asteartean aurrefinalak jokatu ziren, asteazkenean 3. eta 4. postuak, eta ostegunean final handiak. Helduen mailan Pakita Arruabarrena izan zen txapelduna, Julen Iragiren kontra 13-15 nagusitu eta gero. Gazteetan Ane Berazak lortu zuen txapelketa, Alejandro Jordanori 8-15 irabazita. DokumentalaBotxa petanka antzeko joko tradizionala da, moldaera batzuekin. Irurtzunen botxarekiko zaletasuna dute, eta urtero antolatzen dituzte txapelketak, ikastaroak eta beste. Botxaren nondik norakoak jasotzeko dokumental txiki bat prestatzen ari dira Iratxo elkartekoak, Iratxo elkarteak orain duen botxategia eta 40. Eta 50. Hamarkadetan izan ziren Irurtzungo botxeroak lotuaz.