Pikurrock-eko kartela zehaztuta

Guaixe 2012ko urriaren 10a

Irurtzungo gazte jaialdia azaroaren 2an izanen da. Antolatzaileek dagoeneko jakinarazi dute zein talde ariko diren 20:30etik aurrera Irurtzungo kiroldegian jotzen: Gaur Ez, Berri Txarrak, Su ta gar, Bizardunak eta Tximeleta. Gainera, aldameneko karpan DJ Jo ta Txo eta DJ Bull ariko dira. Sarrerak aurki ohiko tokietan salgai izanen dira.