Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohorezko mailako ligak geldialdia izanen du azaroaren bukaeraraino. Geldialdi hori gehiegi ez sumatzeko Triman Navarra Xotak lau lagunarteko partida jokatuko ditu, kontzentrazio maila eta jokalarien sasoia mantentzeko. Horrela, lehenik eta behin B mailako Eibarko Debabarrena taldearen kontra ariko dira irurtzundarrak. Azaroaren 3an Umacon Zaragoza izanen dute aurkari Iruñean eta azaroaren 9an talde berbera izanen dute aurkari Zaragozan. Bukatzeko, azaroaren 16an Santa Colomara joango dira Imanol Arregiren mutilak Marfilen kontra aritzeko.