Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Exitus letalis (irteera hilgarria) latinezko adierazpidea erabiltzen da medikuntzan heriotza adierazteko. Esapide horren laburdura hartu du Titzina Teatrek bere 3. antzezlanari izenburua emateko: Exitus. Komedia eta drama uztartzen ditu Irurtzunen gaur antzeztu den obrak, konpainiak beti landu duen ezaugarriari eusten dio, sorkuntzaren antzerkiari.Antzezlanean agertzen diren lau pertsonaiek ikuspuntu desberdinetatik lantzen dute heriotzaren gaia: alde profesionaletik, tragikotik edo atzerabiderik ez duenarenetik. Bi aktorek 4 paper jokatuko dituzte: ehorztetxeko langilearena, langabetuarena, industria farmazeutikoko zuzendariarena eta abokatuarena. Exitusen pertsonaien bizitzak nahastu egiten dira guztien patua berdina dela jabetu gabe. Eszenatokian pertsonai zein eszenak bata bestearen atzetik agertuko dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoarekin. Diego Lorca eta Pako Merino santurtziarrak dira obraren sortzaileak eta antzezleak.