Pikuargazkiak!

Guaixe 2012ko urriaren 25a

Bertan da Pikurock musika jaialdia. Azaroaren 2an izanen da Irurtzunen. Motorrak berotzeko pasa den urteko edizioan ateratako argazkiak ikusgai daude Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. Itziar Matxainen lana da ikusgai dagoena. Azaroaren 18ra arte izanen da aukera argazkilari irurtzundarraren lanaz gozatzeko. Haiekin batera musika jaialdiaren aurreko edizioen kartel iragarleak ere ikusgai jarri dituzte.