Trimaneko Rafa Usin Espainiako selekziora

Guaixe 2012ko urriaren 23a

Espainiako areto futbol selekzionatzaile Jose Venancio Lopezek Triman Navarra Xotako Rafa Usin konbokatu du. Ostegunean Bartzelona taldeko Fernando Maciel "Fernandao" lesionatu zen eta Rafa Usinek bere tokia hartuko du. Fernandao garaiz osatuko ez balitz, Usinek bere partez jokatuko luke aurki hasiko diren Tailandiako Mundialetan. Gogoratu, aipatu Mundialak direla eta, Ohorezko Mailako Liga etenda dagoela azaroaren bukaerara arte. Tarte horretan lagunarteko partidak jokatuko ditu Irurtzungo taldeak.