Etxekoa antzerki zikloa despeditzeko

Guaixe 2012ko urriaren 26a

Lizarraldean, Ihabarren eta Satrustegin antzeztu ondoren, Irurtzungo Antzerki Zikloa itxiko du Barbarinek El mono sabio antzezlanarekin. Antzezlanak Franz Kafkaren Akademia baterako txostena (1919) idazlan laburra du oinarri. Oihanean harrapatutako tximinoa Europara ekartzen dute eta bere egokitzapenaren arabera music hallean edo zoologikoan bukatuko du. Kaiolatik kanpo bizitzeko irteera bat behar du eta tximinoa egokitu eginen da; hitz egiten ikasiko du eta kultura maila itxurakoa ere lortuko du. Itzala lortuko du eta zientzien akademiako kideei hitzaldia emanen die, bere bilakaeraren ingurukoa, tximino zenekoa ahaztua baitu. Ederra izan al da bilakaera? Giza kondizioaz, gizartean bizi irauteaz... Gai filosofikoak tximu hiztun baten ahotan. Eta horrek, hain zuzen ere, ikusleari bestelako pertzepzio bat ematen dio. Jon Barbarin bakar bakarrik izanen da eskenatokian, elementu gutxi batzuekin batera. Bakarrizketan aktorearen eta publikoaren arteko zuzeneko harremana garrantzitsua da, "zentzumenezko esperientzia. Protagonistaren hasierako irudia, bere gorputz dinamika, ahotsa eta ukimena sentsazio-iturri dira, ikusleak ustekabeetara eta gertakizun ulertezinen eremura eramanen ditu". Tximino jakintsuaBarbarinek azaroren 17an mustuko du antzezlanaren euskarazko bertsioa, Basaburuan.