Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oporretan itxita egon ondoren, lastailaren hasieran zabaldu zituen ateak Irurtzungo gazte txokoak, eta maiatzera arte egonen da zabalik. Larraun kalean dago gazte txokoa, liburutegi berriaren azpian. Har doazenei harrera egiten diete Maialen Angulok eta Sara Fernandezek. Informazio gunea eta gazte txokoaAlde batetik, gazte txokoko arduradunen zeregina bertara informazio eske doazen gazteen jakin mina asetzea da. Izan ere, gazte informazio gunea 30 urte arteko gazteendako zerbitzua da. Nafarroako Gazteria Kontseiluarekin koordinatuta, gazteek edozein motako informazioa eskatu dezakete: karnetak nola egin, bekak, ekintza kulturalak, lanak, bidaiak... Edonork jo dezake informazioa eske, doako zerbitzua da, eta horretarako ez da gazte txokoko bazkide egin behar. Aldiz, gazte txokoan egon ahal izateko bazkide egin behar da. Aurten 1997 eta 2001 urteen artean jaiotakoak egin daitezke bazkide, 5 euro ordainduta. Gazte txokoa asteazken, ostiral, larunbat eta igande arratsaldeetan egoten da zabalik, eta 12-15 urte bitarteko gaztetxoak elkartzen dira bertan. Aurreko denboraldian astebururo 40 gaztetxo inguru biltzen ziren. Normalean joko librean aritzen dira: ping-pong mahaian, ordenagailuetan, DVDak ikusten, PS3a, mahai jokoak... Horretaz gain tailerrak antolatzen ditugu. Aurreko denboraldian DJ ikastaroa egin zuten, eta orain muralen tailerra prestatzen ari dira. ElkarlaneanGazte txokoko bi hezitzaileak gizarte zerbitzuko hezitzaileekin batera lan egiten dute. Horretaz aparte, jarraipen batzorde bat sortu zen. Han gazte txokoko eta gizarte zerbitzuko hezitzaileak, udaleko, aisialdi taldeko eta guraso elkarteko ordezkariak daude. Gainera, parte hartu nahi duten gurasoei irekita dago batzorde hori.