Triman Navarra Xotak akordioa sinatu du Nafarroako Down Sindromea Elkartearekin

Guaixe 2012ko urriaren 30a

Triman Navarra Xotak eta Nafarroako Down Sindromea Elkarteak akordioa sinatu dute. Horrela, Nafarroako Down Sindromea Elkarteko futbol taldeak Triman Navarra Xotaren partidak ikusteko abonuak, gonbidapenak eta klubeko bufandak jaso ditu doan, eta oraindik zehaztu gabe dagoen ligako partida batean talde argazkia aterako dute Triman Navarra Xotarekin.