Frontoia, Hondurasko ikastetxeen aterpe

Guaixe 2012ko urriaren 30a

Eguraldiak lagundu ez zuenez, igandean fronotoian egin zen Itxipuru Taldeak antolatutako 2. eskuko azoka. Atzera ere, jendetza erakarri zuen. "Inoiz baino gehiago" esan digu taldekide batek. Jende pilaketa handiena azokak zabaldu eta aurreneko orduan izan zen. Orduan saldu zen gehien. Eta azokara joan zirenak gehien erosi zutena arropa izan zen. Hala ere, ohi bezala liburuak, cd-ak, DVDak, tresna elektrikoak eta beste izan ziren salgai. Materialen salmentarekin lortutako 1.297 euro  Hondurasko Tegucigalpa hiriburuko aldirietako auzo pare batean dauden ikastetxeetako jangeletara bideratuko du Itxipuruk.